XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irudimenean ditugu, bertan dantza eta dantza, bizitzaren musika amaitu arte askok pentsatuko luketen bezala, baina ez, zeren musika hori betierekoa bait da.

Elizabetxok aurkeztu zizkidan, bere lagunak betidanik bailiran eta izanen dira seguru asko.

Bata Haizeolo genuen, haize leun eta zakarra, bihurri eta geldiezina; Euriden bestea, zipristinka nonahi eta beti; azkenik, magistratu nagusiak, Izarre anai-arrebak, jantzi garestiekin denak, baita zilarrezko belarritakoekin ere...... gauaren jaun eta jabe.

Kanpokaldean serbitzariak zain zeuden, Lainotz, Tximist eta Trumoitz otsein fin eta leialak.

Ekidenek ez zuen ezer esan gau osoan, gormutua zirudien.

Elkar nahiko ondo ezagutu genuen denok, berriketa ugari, jardun eta jardun...... eta konturatu gabe, oraingoan bai, lotarako garaia heldu zitzaigun.

Gau hartan ez nuen ametsik izan.

Goizean goiz, kaletarren zurrumurruek iratzartu ninduten.

Ipuin honek benetako gertaera bat dirudi.

Ez da beste ipuinak bezalakoa... Baina oso polita da Migeltxo, segi! Itzarri amesetan egitea bezalaxe da.

Txabusina jantzi eta iluntasunaren babesean sukalderuntz jo nuen, baina ilunegi zen dena, denboraren nozioa galdu izan banu bezala sentitzen nintzen, goiza izan beharko luke, eta telebistako meteorologoaren hitzengatik eguzkitsua gainera.

Jendearen berbaroa, mar-mar gelditu gabe, gero eta argi eta altuago entzun zitekeen leiho aldetik.

Jende mordo bat zebilen kalean, aurrera eta atzera, albokoarekin berba egin eta aurrekoari kontatu atzekoak entzuten saiatzen diren bitartean.

Agian zerbait gertatu da, batek daki, istripuren bat edota orain dugun sikutearekin ez litzateke sute bat harritzekoa izanen.

Jendea dakusat txindurri ezezagun gisa, baina ezer gehiago.

Behera joatea erabaki nuen, eta han zegoen ondoko Peio Mariri ea zer gertatzen zen galdetu nion.

Baina, baina...... ez haiz konturatzen ala!! Ez diagu eguzkirik!! Goizeko zortzirak eta gaua oraindik!! Zoratu egin behar nauk!! Jaungoikoak zigortu egin nahi gaitu!! Erruki Jauna!! Barkaiguzu!!, oihuka ziharduen agure zahar batek Peio Marirengandik gertuan.

Eklise bat izango da seguruen Baina hori telebistak lehenago abisatuko zukeen, Jarraitu zuten haruntzago.

Zerbait pentsatu beharrean aurkitzen zen jende guztia, nahiz eta sarritan burugabekeriak omen.

Ez dut inoiz honelakorik ezagutu, norbaitek zioen.

Mekaguen!! hitza etorri zitzaidan buru eta ezpainetara.

Han jarraituko zuten dudarik gabe denek Elizabetxoren logelan.

Bertara joan nintzen, hantxe zeuden, Morfeoren erreinuan barna lo.

Idazmahaiaren alboko puffean jezarri nintzen lasai lasai, patxadan, bost axola amapola kaletarrak, beraiek esnatu arte.

Lehengo begia Haizeolo geldiezinak zabaldu zuen, altxatu eta egunonak eman zizkidan.

Suposatzen edo espero duzuenez etxando kafe iratzartu beharko nituen loti horiek, baina ze demontre, ni ez naiz inor horrelakorik egiteko...... edo beharbada bai, beraien adizkide izatera heldu bait naiz... Poliki poliki hasi dira izarak aldendu eta jaikitzen.

Barregarria da benetan Eurideni bekarrak kentzen ikustea.